156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

265/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, otsailaren 7ko 34/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako gastuari 400.000 euro gehitzeko baimena ematen duena. Foru agindu horrek Nafarroako kirol federazioentzako dirulaguntzen 2007ko deialdia onetsi zuen.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak otsailaren 7n emandako 34/2007 Foru Aginduak Nafarroako kirol federazioentzako dirulaguntzen 2007ko deialdia onetsi zuen. Foru agindu horren 3. puntuan 1.847.150 euroko gastua baimendu zen, deialdi hori finantzatzeko. Zenbateko horretatik 1.450.000 euro 2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren "Federazioentzako dirulaguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336100 kontusailaren kontura ordainduko dira eta 357.000 euro "Kirol Teknifikazioko Zentroak" izeneko 940002-95120- 4819-336103 kontusailairen kontura.

Ondoren, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 12ko 362/2007 Ebazpenaren bidez, zenbait aurrekontu aldaketa baimendu ziren Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontusailen arteko doikuntza eta transferentziengatik; besteak beste, 200.000 euroko ordainketa bat egin zen 940002-95120-4819-336100 kontusailera. Geroago, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 17ko 527/2007 Ebazpenaren bidez, zenbait aurrekontu aldaketa baimendu ziren Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kontusailen arteko transferentziengatik; besteak beste, 200.000 euroko ordainketa bat egin zen 940002-95120-4819-336103 kontusailera.

Horiek horrela, eta kontuan hartuz aipatu kontusailetan dagoen dirua, 200.000 euro, alegia, eta deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak ordaindu behar direla, bidezkoa da gastua 400.000 euro handitzeko baimena ematea, otsailaren 7ko 34/2007 Foru Aginduan onetsitako gastuaren osagarri gisa.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak Nafarroako kirol federazioentzako dirulaguntzen 2007ko deialdia onesten duen otsailaren 7ko 34/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako gastuari 200.000 euro gehitzeko baimena ematea, "Federazioentzako dirulaguntzak" izeneko 940002-95120-4819-336100 kontusailaren kontura. Diru hori deialdi honetan aipatutako dirulaguntzak ordaintzeko izanen da.

2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak Nafarroako kirol federazioentzako dirulaguntzen 2007ko deialdia onesten duen otsailaren 7ko 34/2007 Foru Aginduaren bidez onetsitako gastuari 200.000 euro gehitzeko baimena ematea, "Kirol Teknifikazioko Zentroak" izeneko 940002-95120-4819-336103 kontusailaren kontura.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jakinaraztea Nafarroako Kirolaren Institutuko Kontu-hartzailetza delegatuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari eta Kirol Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 14an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0718023