156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, kontrabaxu espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialean betetzeko deialdia. Bete gabe deklaratzea

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko azaroaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

(7/PR)

"Musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, kontrabaxu espezialitatekoa, oposizio bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratuarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamenarekin bat, deialdia bete gabe deklaratzea erabaki da. Deialdia 2007ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 4an."

Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0718208