156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TORRALBA DEL RIO

Hautetsien ordainsariak

Torralba del Rioko Udalak, 2007ko irailaren 12an egin bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alkateari eta zinegotziei osoko bilkuretara egiazki etortzeagatik 100 euroko ordaina ematea bakoitzari, bilkura bakoitzeko. Alkateak karguaren betebeharretan egin beharreko denboraren ordaina 12,50 euro orduko izanen da. Kontzeptu honengatik, alkateak, gehienez ere, 3.600 euro eskuratuko ditu urtean.

2. Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileeendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

3. Erabaki hau atzerako eraginez aplikatuko da, ondorioak aurtengo ekainaren 16tik aitzina dituela.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da.

Torralba del Rion, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0718169