156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI ARANATZ

Izendapen proposamena

Deialdia, Etxarri Aranazko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Etxarri Aranazko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Jesús María Mendiola Echarri jauna izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 7.1. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2007ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 13an).

Etxarri Aranatzen, 2007ko azaroaren 22an.-Alkatea, Maider Goñi Errakin.

Iragarkiaren kodea: L0718202