156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloetako eskurantzak eskuordetzea

Udal honetako alkateak, 2007ko azaroaren 20an, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi José Antonio Villanueva Oyarzabal eskuordetzea, gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloetan Alkatetzari dagozkion eskurantza hauetan aritzeko, Tokiko Gobernu Batzarra ez baitago horietarako eskuordeturik:

a) Gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloetan, barne zuzendaritza, kudeaketa, planifikazioa eta xedeak programatzea, horien artean hauek daudela: garapenerako lankidetza, lankidetza proiektuetarako eta gizarte taldeentzako dirulaguntzak, hirugarren adinekoentzako programak, herritarren parte-hartzea sustatzea, etab. Ez dago barnean hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

b) Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

c) Eskuordetzeari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

d) Gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloen esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

e) Eskuordetzeari dagozkion gaietan Udalaren ordezkari izatea, gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloen esparruko hitzarmenak formalizatzeko ahalmena duela.

2. Gizarte ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen arloetako gaiak direnean, zinegotzi eskuordeak txostena egin beharko du, Alkatetzak ebazpena eman ahal izateko.

3. Ebazpen honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, zinegotzi eskuordearen onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari eskuordetzea onartu ez dela adierazten ez bazaio.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

5. Erabaki hau igortzea José Antonio Villanueva Oyarzabali eta Gizarte Zerbitzuetako Alorrari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0718200