156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Eskuordetzea Zerbitzu Orokorren eta Euskararen arloetako eskurantzetarako

Udal honetako alkateak, 2007ko azaroaren 20an, ebazpena eman du. Hona hemen testua:

1. Burlatako Udaleko zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide Jose Manuel Urroz Barásoain eskuordetzea, Zerbitzu Orokorren eta Euskararen arloetan Alkatetzari dagozkion eskurantza hauetan aritzeko, Tokiko Gobernu Batzarra ez baitago horietarako eskuordeturik:

a) Zerbitzu Orokorren eta Euskararen arloetan, barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, barne direla informatikari, erreprografiari eta azpiegiturari, erregistroari eta artxiboari, Herritarrendako Laguntza Bulegoari, Idazkaritza Nagusiari eta udal ordenantza eta azpiegiturei dagozkien guztiak, baita euskararen erabileraren sustapena eta sentsibilizazioa ere hizkuntzaren normaliazioaren alde udalerrian egin beharreko lanaren barnean, etab. Ez dago barnean hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

b) Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.

c) Eskuordetzeari dagozkion gaietako kontratazio mahaietan buru egitea.

d) Zerbitzu Orokorren eta Euskararen arloen esparruko hautapen prozesuen epaimahaietan buru egitea.

e) Eskuordetzeari dagozkion gaietan Udalaren ordezkari izatea, Zerbitzu Orokorren eta Euskararen arloen esparruko hitzarmenak formalizatzeko ahalmena duela.

2. Zerbitzu Orokorren eta Euskararen Alorretako gaiak direnean, zinegotzi eskuordeak txostena egin beharko du Alkatetzak ebazpena eman ahal izateko..

3. Ebazpen honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, zinegotzi eskuordearen onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari eskuordetzea onartu ez dela adierazten ez bazaio.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

5. José Manuel Urroz Barasoaini erabaki hau igortzea, baita Zerbitzu Orokorren eta Euskararen Alorretara ere, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0718166