156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Udal honen ordezkaritza Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan

Udal honetako alkateak 2007ko azaroaren 19an eman duen dekretuak testu hau du:

1.-José Manuel Urroz Barasoain jaunaren esku uztea toki entitate honek Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan duen ordezkaritza, entitate horretako estatutuen 24.1 artikuluari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 12. artikuluari, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Foru Legearen 21.3 eta 23.4 artikuluei eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43, 44 eta 114. artikuluei jarraituz.

2.-Alkatetzaren eskurantzen delegazioak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko bada ere.

3.-Halaber, delegazioa eraginkorra izateko, eskuordeak onartu beharko du. Hala ere, delegazioa onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean ez badio Alkatetzari berariaz esaten delegazioa onartzen ez duela.

4.-Dekretu honen berri emanen zaio Burlatako Udalaren Osoko Bilkurari; ukitutako zinegotziari jakinaraziko zaio eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluaren arabera.

Burlatan, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0718101