156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

AR-1 banaketa eremuko Plan Partziala. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko irailaren 13an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

2007ko otsailaren 13an, José Ignacio Guillén Rodríguezek Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko Plan Partzialaren proiektua aurkeztu du.

Udaleko alkateak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.j) artikuluak 22.2.c) artikuluari dagokionez ematen dion eskumenaren ondorioz, hasiera batean onetsi du Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko Plan Partzialaren proiektua, apirilaren 4ko 88/2007 Ebazpenaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean eduki zen hilabetez, 2007ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta maiatzaren 16an, baita Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Gaiaz bozketa eginda; erabateko gehiengoa zuela eta Miriam López Gilen, Julián Angel García Riparen, Carmen María González Garcíaren, Félix Verano Elviraren eta Isaac Fernández Mateoren abstentzioarekin, eztabaida txandan eman diren arrazoiengatik,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea AR-1 banaketa eremuko Plan Partziala.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Mendabian, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0718094