156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa, Pilar Elvira Cenzanok proposaturik, eta Juan José Moreno Ruiz arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz.

2. Espedientea jendaurrera ateratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia argitaratuz, hala egon dadin hilabetean.

3. Interesdunari eskatzea orubeko lerrokaduren lehenagoko eta oraingo egoeraren gainezarrizko plano kotaduna aurkez dezala, eta eskala handiagoan (1/100), hori espedienteari atxikitzeko.

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketen tramitazioak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak arautzen ditu, eta 74. artikuluan zehazten den prozedurara igorri.

Espedientea jendaurrean egon da iragarkia Herriko Etxeko oholean ezarrita, 2006ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (ekainaren 5ean), 2006ko uztailaren 5eko Diario de Navarran eta 2006ko ekainaren 6ko Diario de Noticiasen.

Jendaurreko epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

2007ko irailaren 20an bete zen 2006ko martxoaren 30eko bilkuran egin errekerimendua, eta Herriko Etxean honako honen sarrera erregistratu zen, espedienteari atxikitzeko: orubeko lerrokaduren lehenagoko eta oraingo egoeraren gainezarrizko plano kotaduna eskala handiagoan (1/100).

Horren inguruko eztabaida egin ondoren, aho batez,

Erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko aldaketa, Pilar Elvira Cenzanok proposaturik, eta Juan José Moreno Ruiz arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Mendabian, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0718092