156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDABIA

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2007ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Pedro Aránega Martínezek eta Verónica Sáenz Albisuak Udal Planean sustaturiko aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan iragarkia argitaratuta, hala egon dadin hilabetean.

Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketen tramitazioak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak arautzen ditu, eta 74. artikuluan zehazten den prozedurara igorri.

Espedientea jendaurrean egon da iragarkia Herriko Etxeko oholean ezarrita, 2007ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (abuztuaren 10ean), 2007ko uztailaren 10eko Diario de Navarran eta 2007ko uztailaren 10eko Diario de Noticiasen.

Jendaurreko epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horren inguruko eztabaida egin ondotik, aho batez,

Erabaki da:

1. Behin betikoz onestea aldaketa Udal Planean, 13. poligonoko 1059. lurzatian determinazio xehakatuak aldatu beharrez, Pedro Aránega Martínezek eta Verónica Sáenz Albisuak sustaturik.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Mendabian, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0718086