156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ELIZAGORRIA

Aldaketa Elizagorriko larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2007ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea aldaketa egitea Elizagorriko larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzaren 3 eta 4. artikuluetan.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamazio, kexa edo oharrik batere aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Ondorio juridikoak sorrarazteko, inguruabar hori argitara ematen da, aldaketaren testuarekin batean. Hona hemen:

-3. artikulua: "... 1. herrilurra: "El Prado", honelako mugak dituena: ......, hegoaldean, Mendabiako mugapea"

1 eta 4. herrilurrek duela zenbait urte partekatzen zuten lur puska, 1999an 4.arendako baizik izan ez zena, 1.arendako baizik ez da izanen hemendik goiti.

... 4. herrilurra: "Castejón Los Frailes", honelako mugak dituena: iparraldean, Torres del Ríoko mugapea eta eremu baztertua; hegoaldekoan, Mendabiako mugapea; ekialdean, Linares erreka, "Pieza de Cara" izeneko herrilurretako finka, larrainak eta Mendabiako errepidea, eta mendebaldea, Mendabiako mugapea. Herrilur honetan "eremu baztertu" bat ezarri da, aziendak inola ere aprobetxatu behar ez duena eta, beraz, egiten den esleipenetik kanpora geldituko dena.

Artikuluaren gainerakoak ez du aldaketarik izanen.

-4. artikulua: "Kontuan harturik lurzoru mota, kokaera, laborantzak eta bazkalekuetako inguruabar bereziak, tasazio hau finkatu da:

1. herrilurra, "El Prado" izenekoa, 4.494,38 euro urtean.

2. herrilurra, "El Charcal y La Serna" izenekoa, 5.617,98 euro urtean.

3. herrilurra, "El Comunero" izenekoa, 2.666,67 euro urtean.

4. herrilurra, "Castejón Los Frailes" izenekoa, 2.333,33 euro urtean.

Elizagorrian, 2007ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0718111