156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

Karga-tasak

Faltzesko Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren quoruma zegoela, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1374 izanen da, zerga-aldi bakoitzean.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,4984 izanen da, zerga-aldi bakoitzean.

3. Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50 izanen da EIOZ zergaren karga-tasa.

4. 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %8ko karga-tasa ere.

5. Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik, edo

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2007ko azaroaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0718467