156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEINTZA-LABAIEN

2008ko karga-tasak

Udalak, 2007ko urriaren 8ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2008rako:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,23.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,44.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6.-Erabakia

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Beintza-Labaienen, 2007ko azaroaren 23.-Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0718227