156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

429/2007 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Lodosatik Carcarrera 66 kV eta zirkuitu bikoitza duen aireko linea elektrikoa eta Carcarko udal mugapean banaketarako azpiestazio berria instalatzeko espedienteak jendaurrean jartzen dituena. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (Iberinco) da.

Jarduera horiek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik daude. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar dute.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuen ezaugarriak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea 66 kV eta zirkuitu bikoitza duen aireko linea elektrikoa eta Carcarko udal mugapean banaketarako azpiestazio berria instalatzeko espedienteak. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (Iberinco) da.

Horretarako, espedienteak interesdunen eskura egonen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Carcarko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Carcarko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0718174