156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3730/2007 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, telekomunikazio ingeniari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 2773/2006 Ebazpenaren bidez, telekomunikazio ingeniari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko abenduaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 147. zenbakian.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozedurako probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 9. arauan ezarritakoari jarraikiz; adierazten da, halaber, oposizioko azken bigarren ariketa gainditu duten guztiek azkenekoa ere gainditu dutela, lanpostua eskuratu ala ez.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Telekomunikazio ingeniari izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiko proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda argitarara ematea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangai horiek telekomunikazio ingeniari tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igorri beharko dira.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatik eskubide guztiak galduko dituzte, bederatzigarren arauan ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Telekomunikazio ingeniari izateko hautapen prozedurako probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda (Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 13ko 2773/2006 Ebazpenaren bidez deitutakoa (2006ko 147. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 8koa)).

ABIZENAK IZENA PUNTUAZIOA

REMIREZ MAYAYO AINHOA 74,07

GARBISU DE GOÑI UNAI 64,52

Iragarkiaren kodea: F0718354