156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

421/2007 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, sakelako telefoniaren oinarrizko estazio bat jartzeko Larragako Salobral bidearen ondoan. Vodafone España, S.A.k sustatu du.

2007ko irailaren 21ean, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan.

Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko M atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legean ezarritakoaren arabera, proposamenaren aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Vodafone España, S.A.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, baldintzapean, sakelako telefoniaren oinarrizko estazio bat jartzeko Salobral bidearen ondoan, Larragako 4. poligonoko 476. lurzatian.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Gramineoak eta lekadunak ereinen dira lanek ukitutako landaredi naturala duten landa lurzati guztietan. Halaber, estazioaren 20 metro erradioko eremua altuera gutxi duten zuhaitzekin landaretu beharko da. Obrak amaitu ondoren, garbiketa zorrotza eginen da. Proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik eta obran sortutako hondakinik gabe gelditu beharko da eta sobratzen diren materialak zabortegi batera edo hondakindegi baimendu batera eramanen dira.

-Sustatzaileak azpiegitura guztiak banatu beharko ditu toki horretan bertan edo inguruan kokatu nahi duen beste edozein operadorerekin.

-Estazioa kendu behar izanez gero, sustatzailearen erantzukizuna izanen da instalazioa osatzen duten azpiegitura guztiak kentzea eta eremua leheneratzea hasieran zegoen moduan uzteko.

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2000 euroko fiantza jartzea, neurri zuzentzaile-lehengoratzaileak zuzen aplikatuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendurako Departamentuari, Ingurumen Zaintzari, Larragako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0718149