156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

410/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Caixanovari Ogasun Publikoaren gordailu-entitate laguntzailearen izaera aitortzen diona.

2007ko azaroaren 7an, Caixanovak Nafarroako Zerga Ogasunaren gordailu-entitate laguntzaile izaera lortzeko baimena eskatu zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren 78. artikuluak ezartzen du Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatu behar zaiola izaera hori lortzeko baimena. Beste alde batetik, departamentu horretako kontseilariari dagokio kasuan kasuko kontuak irekitzeko baimena ematea, abenduaren 26ko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 93.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Caixanovari (IFZ: G-36600369) Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzailearen izaera ematea.

Bigarrena.-Caixanovari baimena ematea kontu korronte orokor bat, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean, eta behar dituen dirubilketako kontu murriztuak, "Nafarroako Foru Komunitatea, dirubilketan laguntzeko kontu mugatua" izenean, irekitzeko.

Hirugarrena.-Aipatu entitateak Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren II. liburuaren II. kapituluan ezarritakoa beteko du.

Laugarrena.-Kontabilitate Atalak dagokion kontabilitate orokorreko kontua irekiko du.

Bosgarrena.-Interesak berrikusi arte, kontu korronte orokorraren interes tasa entitatearen interes arrunta izanen da eta seihilero ordainduko dira.

Seigarrena.-Foru agindu hau Caixanovari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Dirubilketa Zerbitzuari, Diruzaintza Atalari eta Kontabilitate Atalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2007ko azaroaren 28an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0718419