156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDABIA

UE-15 unitatean jarduteko sistemaren aldaketa

Udalak, 2007ko abuztuaren 20an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Juan Carlos Ripa Mateok, Pisos Mendavia, S.L. enpresaren ordezkari, Mendabiako Udal Planeko UE-15 exekuzio unitatean jarduteko sistema aldatzeko eskatu zuen, lankidetza gabe konpentsazioa izan zedin.

Udaleko alkateak, maiatzaren 25eko 152/2007 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UE-15 unitatean jarduteko sistemaren aldaketa, konpentsazioa izan zedin.

Espedientea jendaurrean eduki zen 20 egunean, behar zen iragarkia 2007ko 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, ekainaren 18an, baita Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere, eta epe horretan inork ez zuen haren kontrako alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia kontuan harturik eta Hirigintzako lan taldearen irizpenarekin bat, bidezko da behin betikoz onestea UE-15 unitatean jarduteko sistemaren aldaketa.

Horren inguruan behar bezalako eztabaida egin ondotik, aho batez,

Erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Mendabiako Udal Planeko UE-15 exekuzio unitatean jarduteko sistemaren aldaketa, lankidetza gabe konpentsazioa izanen baita.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabortz egunean.

Mendabian, 2007ko abuztuaren 21ean.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0718084