156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Herrilurren desafektazioa erabilera lagatzeko eguzk-baratze bat paratzearren

Cortesko Udalak, 2007ko azaroaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen , aho batez onetsi ere (aldeko 11 boto lortuta), ehun eta hogeita bederatzi mila zazpiehun eta berrogeita hamalau metro karratu eta hirurogeita bortz zentimetro karratu (129.754,65 m²) dituen herrilurraren desafektazioa. Herrilur horiek 10. 6009, 6010, 6011, 6019, 6020, 6021, 6022, 6023, 6024, 6025 eta 6026. lurzatietan daude (lurzati berrantolamenduaren ondorioz 1. poligonoko 177 eta 179. lurzati bihurtuko baitira). Tudela Solar, S.L.ri lagatzea da xedea, sistema fotovoltaiko bat (eguzki-baratzea) paratzearren, betiere aurkezturiko txosten teknikoetako baldintzei jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cortesko Udaleko idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2007ko azaroaren 23an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0718199