156. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

730/2007 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, zenbait eskurantzaren erabilera Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.3 artikuluak ezartzen du, artikulu horrek espresuki ezarritako eginkizunez gain, zerbitzuko zuzendariek kontseilariak edo zuzendari nagusiak banatutako edo eskuordetutako eginkizunak bete beharko dituztela, bere eskumenekoak diren arloetan.

Berdintsu dio Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren 6. artikuluak, departamentuko organo eskudunek banatu edo eskuordetutako eginkizunen erabilera zerbitzuei dagokiela esaten duena.

Behar den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko, bidezkotzat jotzen da Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako zuzendari nagusiari esleitutako zenbait arlori buruzko espedienteen ebazpena.

Eskurantzak arlo honetan indarra duen legeriaren arabera utzi behar dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 36. artikuluaren arabera alegia.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren zenbait eskurantza, gai hauei buruzko espediente administratiboak ebazteko:

a) Genero-indarkeriaren biktimei ostatu emateko baliabideetara sarbidea (abegi-etxeak eta ostatu-etxeak).

b) Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 26ko 6/2007 Foru Dekretuaren 28. artikuluan aurreikusitako larrialdi laguntzak.

2. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak edozein unetan eskuratu ahalko du edozein espediente, erabaki ahal izateko.

3. Foru agindu honen bidez esleitzen diren eskurantzen ondorioz ematen diren ebazpenetan espresuki aipatuko da hala dela. Ebazpen horiek Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emanikotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilari igorria.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuari eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 20an.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0718144