154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LESAKA

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara BOLETIN OFICIALean.

Espdte: 2007/71. Jabea-Matrikula: Gloria Ariztegui Huarte. (6470-DSZ). Tokia: Plaza Zaharra, 24. Eguna: 2007-06-12. Ordua: 18:10. Zenbatekoa: 20. Galdutako puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Espdte: 2007/88. Jabea-Matrikula: M Gloria Baleztena Monaco. (5973-FNY). Tokia: Antoiu kalea, suhiltzaileen etxea. Eguna: 2007-07-08. Ordua: 10:25. Zenbatekoa: 96,16. Galdutako puntuak: 0. BSL: 39. 2. E. ZEO: 94. 2. E. ORD: -.

Espdte: 2007/92. Jabea-Matrikula: Juana María Iparraguirre Michelena. (SS-3906-AZ). Tokia: Plaza Berria, 5. Eguna: 2007-07-08. Ordua: 19:04. Zenbatekoa: 96,16. Galdutako puntuak: 0. BSL: 38. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau BOLETIN OFICIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2007ko azaroaren 15ean.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0717728