154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen azaroaren 6ko 237/2007 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

237/2007 Ebazpena, azaroaren 6koa, Berako alkateak emana, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren Zentsutik subjektu pasibo batzuk ofizioz kentzen dituena.

Interesdunei, Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren Zentsutik ofizioz kendu baino lehen alegazioak egiteko hamabortz eguneko epea eman ondoren, eta bakar bat ere ez denez aurkeztu.

Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 11ko, 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluarekin bat etorriz,

Ebatzi dut:

1) Ondoren aipatzen diren subjektu pasiboak Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren gaineko Zergaren Zentsutik kentzea ofizioz:

-AMBIENTES DECORACION TEXTIL Y COMPLEMENTOS, S.L.. I.F.Z.: B31676018.

-BENASRI, EL HASSANIA. N.A.N.: X-1352399-E

-CARLMAN AUTOMOVILES MARCHAND DE VOITURES. I.F.Z.: B31665417

-CONSTRUCCIONES OLABARRI, S.L.. I.F.Z.: B48109821

-LESAKA MOTOR, S.L.. I.F.Z.: B31813991

-MOUSTACHIR, FOUZIA. N.A.N.: X1345355-Q

-NASRY, SAIDA. N.A.N.: X-1503981-E

-PEDEMAY, MICHEL. N.A.N.: M-3107347-R

-PEREZ MICHELENA, JUAN LUIS. N.A.N.:72.670.414-M.

Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetariko edozein

aurkez dezakezu:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamuntetik aitzina.

Beran, 2007ko azaroaren 8an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L0717600