154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Deialdi publikoa, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2007. urtean aisia eta denbora librearen esparruan interes publikoko jarduerak egite aldera

«Ikusirik diru-laguntzen eskaerak baloratzeko ardura duen Batzordeak emandako txostena,

Ondokoa ebatzi dut:

1.-Diru-laguntzak ematea irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei, 2007. urtean aisia eta denbora librearen esparruan interes publikoko jarduerak egin ditzaten, 49.287 euroko zenbatekoaz, 2. puntuan xehakatutakoarekin bat.

2.-Ondoren zehazten diren hirugarrenen alde xedatzea 2007ko urriaren 8ko 207005248 zenbakia duten xedapen-faseko agirietan jasotako gastuak.

DOK. ZBK. TITULARRA/KONTZEPTUA KONTUSAILA EUROAK

D-207071538 ARROTXAPEAKO EMAKUME ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

D-207071539 ERRETIRATUEN ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

D-207071540 IRUBIDE ERRETIRATUEN ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

D-207071543 KULTUR, KIROL ETA GASTRONOMIA ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

D-207071545 SANDUZELAIKO GURE AUZOA KOORD. KULTUR ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

D-207071548 ADI ELKARTEA

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

GUZTIRA EUROTAN 49.287,00

3.-Ondoko eskaerak ezestea, kasuan-kasuan zehazten diren arrazoi hauengatik:

-Iruñeko Alde Zaharreko Komunitate plana: aurkeztutako proiektua deialdi honen helburuetatik kanpo gelditzen da; izan ere, deialdiaren xedea herritarren partaidetzako proiektuak sustatzea da, hala kultur eta festa alorrean nola aisialdi eta denbora librearenean, eta aurkeztu proiektuak Iruñeko auzo bat eraldatu eta hobetu nahi du, gizarteaz, kulturaz, ekonomiaz, hirigintzaz eta merkataritzaz bezainbatean; horrenbestez, aipatu proiektuak gehiago heltzen die alderdi sozioekonomikoei, eta, horren ondorioz, hobeki sar liteke Udaleko beste hainbat alorretan. Horiek horrela, proiektuak ez ditu betetzen ez deialdiaren 2. artikuluaren a) letran eta 2. artikuluaren 1. puntuan xedatutakoa, ezta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.1 artikulua ere.

-Donibane San Juan festa-batzordea: kanpo gelditu da, diru-laguntzen deialdiaren 2.4 oinarrian jasotakoarekin bat.

4.-2007. urtean aisia eta denbora librearen esparruan interes publikoko jarduerak egiteko irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta entitateek jasotzen dituzten diru-laguntzen aurretiko gastuetarako gainerako baimenak baliogabetzea (Zerrenda: 207005249).

DOK. ZBK. TITULARRA/KONTZEPTUA KONTUSAILA EUROAK

A/-207071571

Diru-laguntzen deialdia, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako

GUZTIRA EUROTAN 713,00

5.-36.965,25 euro ordaintzeko betebeharra aitortzea, aipatu elkarteen alde, diru-laguntzei buruzko deialdiaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat. Kopuru hori emandako diru-laguntzaren %75en aurrerapena da.

6.-Ordaintzeko betebeharra aitortzeko kontabilitate-agiriak geroago tramitatuko dira, behin gastua xedatzeko agiriak kontabilizatutakoan.»

Iruñean, 2007ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0717782