154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirilurraren eta landalurraren gaineko 2007ko kontribuzioa

Ohartarazten da hirilurraren eta landalurraren gaineko 2007ko kontribuzioaren bigarren seihilekoa ordaintzeko epea 2007ko abenduaren 21ean bukatuko dela. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2007ko azaroaren 20an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0718025