154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Larragako Alkatetzaren 2007ko urriaren 30eko 203/07 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da katastroko 2. poligonoko 300. hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, hain zuzen ere Churrería kaleko 3 zenbakiari dagokiona. Sustatzailea Asociación Gastronómica La Guadaña da eta Carlos Canseco Cembranos arkitektoak prestatu du. EHAEOko Nafarroako Ordezkaritzak 2007ko irailaren 10ean ikus-onetsi du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen halakorik aurkezten ez bada, agiria behin betiko onetsirik geratuko dela, jendaurreko epe hori iragaten denean.

Larragan, 2007ko urriaren 30an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0717971