154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Larragako Alkatetzaren 2007ko azaroaren 12ko 216/07 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi da katastroko 3. poligonoko 36. hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, hain zuzen ere Fuente Cerrada kaleko 20 zenbakiari dagokiona. Sustatzailea Enrique Acarreta García da eta Guillermo Muruzábal arkitektoak prestatu eta aldatu du, EHAEOko Nafarroako Ordezkaritzak 2007ko apirilaren 25ean eta maiatzaren 11n ikus-onetsirik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Udal bulegoetan egonen da interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Larragan, 2007ko azaroaren 12an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0717969