154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Birzatitze proiektuaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2007ko azaroaren 14an alkateak eman zuen ebazpenaren bidez, Erroibarko Udal Planaren 14. poligonoko 462. lurzatiaren gainean, Esnozkoa, egin den unitate berriaren birzatitze proiektua hasiera batean onetsi zuen. Proiektu hori Alfontso Villanueva Cilveti jaunak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Erroibarren, 2007ko azaroaren 14an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0717954