154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Hirigintza hitzarmenaren proiektuaren hasierako onespena

Alfonso Villanueva Cilveti jaunarekin sinatutako hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsi dela kontuan harturik. Hitzarmen horren arabera Erroibarko Udal Planaren 14. poligonoko 462. lurzatiaren gainean sortutako unitate berriaren hirigintza aprobetxamenduaren %10 uztearen truke diru-konpentsazioa emango dela kontuan harturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunen eskura egonen baita udal bulegoetan, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Erroibarren, 2007ko azaroaren 14an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0717953