154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua, LEE-1 garatzeko (Navarrería eta Redín). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 19-OCT-07 (13/CU)

"Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 1. Eremua garatzeko Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua hasiera batean onesteko espedientea ikusirik eta jendaurreko epea iragan denez; eta ikusirik, orobat, talde prestatzailearen alegazio-txostena, espedientean bildua baitago, ondokoa erabaki da:

1.-Onestea 2007ko maiatzean idatziriko txostena, hori eman baitzen 2007ko martxoaren 6an hasiera batean onetsi zen agiriaren aurka jasotako alegazio bakarra ebazteko; bestetik ere, ezetsi egin da Navarrería kaleko 31 zenbakiko jabeen elkarteak aurkezturiko alegazioa.

2.-Behin betiko onestea Esku-hartze Orokorreko 1. Proiektua, Alde Zaharreko Lehentasunez Esku-hartzeko 1. Eremua garatzeko dena (Navarrería eta Redín).

3.-Jakinaren gainean jartzea Vianako Printzea Erakundea ezen Udalak bereari eutsiko diola eta saiatuko dela Erakundeak bere 2006ko ekainaren 15eko txostenean baimentzen ez zituen hainbat punturen aldeko ebazpena eman dezan, bereziki, harresiaz kanpoko aparkalekua eta sekuoiaren inguruko aparkalekua baimentzen diren arte.

4.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0717928