154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana, Gipuzkoako etorbideko 20an igogailua paratzeko. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 29ko bilkuran, aho batez ondoko erabakia hartu zuen:

".-Xehetasun azterlana, Gipuzkoako etorbideko 20an igogailua paratzeko. Hasierako onespena.

Ikusirik Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 20 zenbakiko jabe elkarteak sustatu xehetasun azterlana, Antonio Juez Sarmientok aurkeztua, eraikinean igogailua paratu behar delako, eta Udalaren zerbitzu teknikoek adostasun txostena eman dutenez, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea xehetasun azterlanaren proiektua, Antonio Juez Sarmientok Gipuzkoako etorbideko 20 zenbakiko jabekideen ordezkaria den aldetik eskaturik aurkeztua eta Jaime Huarte Goñi arkitektoak prestatu duena.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina kontatzen hasita; gainera, iragarkia paratuko da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta sustatzaileari jakinaraziko zaio."

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2007ko urriaren 5ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0717840