154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ENERITZ

Aurrekontuko 2/2007 aldaketa

Udalak, 2007ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2007 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa; xedea da mailegu baten amortizazio partzialari dagokion kontusaila diruz hornitzea, aurrekontuko diruak agortu baitzaizkio; finantzabidea izanen da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesdunek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Eneritzen, 2007ko azaroaren 16an.-Alkatea, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0717948