154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2007ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2007ko aurrekontuari eginiko 4tik 12ra bitarteko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murillo el Fruton, 2007ko azaroaren 14an.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0717635