154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

OLTZA ZENDEA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea. Jarduera: araztegiko lohien konpostgintzako planta, Arazuriko hondakin uren araztegian. Tokia: Arazuri.

Ororbian, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Jose M. Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0717908