154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AZKOIEN

Plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2007ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Udaleko plantilla organikoaren aldaketa.

Iragarkia Udaleko oholean eta 2007ko 130. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17an argitaraturik, inork ez du alegazio bakarrik ere aurkeztu. Beraz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, ondoko edukiarekin:

a) Azkoiengo Udaleko A, B eta C mailetako lanpostu guztietan, salbu eta udaltzainenetan, lanpostuko osagarria goititu da, zenbat eta maila bakoitzeko hasierako soldataren %0,58, 2006ko urtarrilaz geroztik hasita, eta beste %0,58, gehigarri, 2007ko urtarrilaz geroztik hasita.

b) Azkoiengo Udaleko D mailako lanpostu guztietan lanpostuko osagarria goititu da, zenbat eta maila bakoitzeko hasierako soldataren %0,68, 2006ko urtarrilaz geroztik hasita, eta beste %0,68, gehigarri, 2007ko urtarrilaz geroztik hasita.

Argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Azkoienen, 2007ko azaroaren 16an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0717852