154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2008ko ekitaldiko plantilla organikoa

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko azaroaren 29an egindako bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hamabost egun baliodunez egonen da Idazkaritzan (San Salvador, 11-behea; Tafalla) ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 236.ari buruz, xedatutakoari jarraikiz.

Tafallan, 2007ko azaroaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0718311