154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

CASTEJON

Deialdia, Castejongo Udalaren gazteen informatzaile izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gazteen informatzaile izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Castejongo Udalaren zerbitzuko plantillako langileen artean, betiere deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluak aurreikusi bezala. Castejongo Udalaren zerbitzuko plantillako langileek parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Castejongo Udaleko funtzionario bilakatuko da.

1.3. Hautaprobak gainditu ondoan, gazteen informatzaile lanposturako izendatzen den izangaia C maila edo taldean sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu. Horretaz gain, bereak izanen ditu Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

1.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuko beharrei egokituko zaie. Araubide hori edozein unetan alda lezake Udalak.

1.5. Gazteen informatzailearen lanpostua eskuratzen duena horretarako eginkizunetan ariko da, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere manatzen ahalko zaizkio.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Castejongo Udalaren zerbitzuko langile finko izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) D mailakoa izatea.

d) D mailako lanpostu baterako izendapena jabetzan izatea edo lanpostu horretarako lan-kontratu finkoa edukitzea.

e) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

f) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradukoa edo horien baliokidea izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

Gazteentzako informazio arloan prestakuntza berariazkoa dutela frogatu beharko dute edo, bestela, Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolak (NGJE) emandako ikastaro bat gainditu beharko dute abuztuaren 22ko 108/2005 Foru Dekretuari jarraikiz. Foru Dekretu horrek indargabetu zituen apirilaren 18ko 88/1994 Foru Dekretua, gazteriaren arloko departamentuarteko batzordea sortu baitzuen, eta urtarrilaren 8ko 7/1996 Foru Dekretua, gazteriaren arloko departamentuarteko batzordeari buruzko arauak eman baitzituen.

g) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

h) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipatutako baldintzak, eta hautaketa bide osoan beharko dira bete, izendatzeko unera arte.

3. oinarria.-Eginkizunak.

1. Informazioa ematea gazteei (14urtetik 30era bitartekoak) ondoko gai hauetaz: hezkuntza, kultura, aisialdiak, etxebizitza, lana, atzerrian egin daitezkeen ikasketak, bekak, laguntzak eta boluntariotza.

2. Jarduerak programatzea, gazteek parte har dezaten, eta bultzatzea udalerriko informaziogunea aholku eta laguntza emateko tokia izan dadin udalerriko gazteen kezkak argitzeko eta haiek beren iritzia emateko; gazte taldeek berek udalerriko egoitza publikoetan egiten dituzten jardueren jarraipena egin beharko du.

3. Informazioa bereiztea eta hura administratzea.

4. Jendea hartzea.

5. Gazte elkarteak bultzatzea, egun herrian dauden gazteen elkarteekin batean lan eginez.

6. Informazio oholen kontrola.

7. Jardueren programa garatzea.

8. Aurrekontutik gazteendako jardueretan erabiltzen den diru kopurua kudeatzea eta haren bilakaera kontrolatzeko ardura izatea.

9. Kultura eta Kirol arloetako eginkizunetan laguntzea, hala behar denean.

10. Hezkuntza Batzordeak egindako deialdiak tramitatzeko ardura izatea, betiere gazteriarendako gaiak direnean, eta haietan jardutea idazkari gisa.

11. Bestelako batzuk, gazteendako gaien inguruan uneoro sortu baitaitezke.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Castejongo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, 10:30tik 14:00ak arte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz egin behar dira, eta eskabide horiek Castejongo Udaleko erregistroan eskura daitezke. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.2. Eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, honako hauek alegia:

4.2.1. NANaren fotokopia konpultsatua.

4.2.2. Beharrezkoa bada, Batxilergoko tituluaren, Lanbide Heziketako bigarren mailakoaren edo baliokide denaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua. Betiere frogatu beharko dute gazteentzako informazio arloan prestakuntza nahikoa badutela, edo bestela, Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolak (NGJE) horretarako propio emanen duen ikastaroa gainditu beharko dute.

4.2.3. Deialdiko 8.2 atalean ezarritakoari jarraikiz, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6. oinarria.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Francisco Javier Sanz Carramiñana. Castejongo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Olga Mesa Romeo. Castejongo Udaleko lehen alkateordea.

Idazkaria: Sonia Mateo Ortega. Castejongo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Raquel García Pérez, Cadreitako Udaleko idazkaria.

1. mahaikidea: María Dolores Castrejón Gómez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Prestakuntza eta Argibide Bulegoko burua. Ordezkoa Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak berak izendatuko du.

2. mahaikidea: Jesús María Beitia López, Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Ataleko burua. Ordezkoa Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak berak izendatuko du.

3. mahaikidea: Castejongo Udalaren zerbitzuko langileen proposamenari jarraikiz hautatuko dira titularra eta ordezkoa.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

6.2. Epaimahaia eratu eta aritu ahal izan dadin beharrezkoa da gutxienez kideen gehiengo absolutua biltzea.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izanen du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

7. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

7.2. Oposizioaldia: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

8. oinarria.-Lehiaketaldia.

8.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak noiznahi eskatu ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

8.2. Merezimenduen baremoa.

Administrazio Publikoetan, D mailako egindako urte bakoitzeko puntu bat. Gehienez ere, 20 puntu.

Merezimendu hori frogatu ahal izateko, administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lan-kontratua edota haren fotokopia konpultsatua.

8.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Castejongo Udalaren iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

9. oinarria.-Oposizioaldia.

9.1. Oposizioaldiak ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira bertan:

a) Lehen ariketa. Gehienez ere, 40 puntu.

Test gisako galdetegia izanen da, gai-zerrendako galderei buruz. Lehenbiziko zati horretan 40 puntu atera daitezke eta bazterturik geldituko dira 20 puntu ateratzen ez dituztenak.

b) Bigarren ariketa. Bi zati izanen ditu:

Gehienez ere, 40 puntu.

Proba teoriko-praktikoan gehienez 20 puntu emanen dira. Ariketa praktikoa izanen da, idatzizkoa, deialdiko lanpostuaren eginkizunei eta edukiei buruzkoa. Baztertuak izanen dira gutxienez 10 lortzen ez dituztenak.

Probaren bigarren zatian 20 puntu lortzen ahal dira, gehienez, eta proba praktikoa egin beharko da, deialdiko lanpostuan erabili beharko diren tresna informatikoei buruzkoa. Baztertuak izanen dira gutxienez 10 lortzen ez dituztenak.

9.2. Oposizioaldian 80 puntu emanen dira gehienez.

9.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

10. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

10.1. Ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak Castejongo Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batu ondotik. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

10.2. Gutieneko puntuazioa gainditu ondoan puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahiak Castejongo Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

b) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

10.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

10.5. Aurreko 10.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

11. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

11.1. Aitzineko oinarrian aipatu hautapen prozedura bururaturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Castejongo Udaleko administrari-ofizial izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Castejongo Udaleko C mailako funtzionario, gazteen informatzaile gisa, bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aitzineko oinarriak bezala jokatuko da.

12. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz haren oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo,

b) Aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Castejonen, 2007ko azaroaren 26an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Castejongo Udaleko gazteen informatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeran, betetzeko deialdian parte hartzeko (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ......................, N.A.N. zenbakia: ............, egungo helbidea: ....................., posta kodea: ......., herria: ................................, telefonoa: ...............

2.-Administrazio datuak:

Zer lanpostutarako izendaturik nagoen .............................

Maila edo taldea: .....................

3.-Hori dela eta, erantzukizuna nirea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bortz urteko antzinatasun onartua dut.

e) Castejongo Udalean jardunean nagoela, D mailako lanpostu batean.

4.-Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera honako tituluak, edo horrelakoak baditudala frogatzeko agiriak, aurkezten ditut: Batxilergokoa, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

(X batez jarri dut erabilitako sarbidea):

f Titulazioa eta egiazko 5 urteko lanaldia.

f Egiazko 8 urteko lanaldia.

Horrenbestez,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Castejongo Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeraz betetzeko deialdian onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

CASTEJONGO UDALEKO ALKATE JAUNA.

II. ERANSKINA

Ariketa teorikoaren gaitegia

Zati orokorra:

1. gaia.-Espainiako Konstituzioa. Printzipioak, egitura eta eduki orokorrak. Aipamen berezia Toki Administrazioari eta Estatuaren lurralde antolamenduari.

2. gaia.-Nafarroako Gobernua edo Foru Diputazioa. Osaera eta eginkizunak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Haren hautapena.

3. gaia.-Toki administrazioa. Udal organoak: alkatea, Osoko Bilkura eta Gobernu Batzordea. Beste organo batzuk. Udal organoen eskumenak eta eskurantzak, oro har, eta bereziki, Castejongo Udalari dagozkionak.

4. gaia.-Zerbitzu publikoa toki erakundeen eremuan. Kudeaketa motak. Kontzesioak. Enpresa publikoak eta partzuergoak.

5. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Kontzeptu orokorrak eta edukiaren azterketa.

6. gaia.-Administrazio prozedura. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Printzipio orokorrak eta aplikazio esparrua. Administrazio prozeduraren faseak: ideia orokorra.

Zati berariazkoa

1. gaia.-Gizarte ikerketarako teknikak.

2. gaia.-Informazioaren teknologia berriak.

3. gaia.-Gazteentzako informazio bulegoaren edo gunearen kudeaketa.

4. gaia.-Gazteentzako bulegoak eta guneak Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan.

5. gaia.-Nork, nola eta nori ematen zaion informazioa. Informatzearen ondoriozko erantzukizunak.

6. gaia.-Informazioa parte hartzea sustatzeko pizgailua. Herritarren partaidetza. Partaidetzako araubidea eta organoak.

7. gaia.-Informazioa eta gazteen parte hartzea. Sare aktiboak eta gazte animazioa.

8. gaia.-Herritarren eskubideak eta informazioaren erregistro automatizatuak. DBLOa eta Datuak Babesteko Agentzia.

9. gaia.-Gazteak Europan.

10. gaia.-Dokumentazioa eta haren aplikazioa informazioguneetan.

11. gaia.-Kalitatearen ebaluazioa informazio zerbitzuetan.

12. gaia .-Informazioaren tratamendu automatizatua.

13. gaia.-Informazioaren antolaketa eta sailkapena.

Iragarkiaren kodea: L0718213