154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Udaltzainaren izendapena

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko azaroaren 13an, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 6an erabakita onetsi zen Tafallako Udaleko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Delako deialdia 2007ko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, maiatzaren 11n.

Ikusirik deialdiko epaimahaiak Jesús M. Angos Jaso izendatzeko egin duen proposamena, hura izan baita deialdiko 5.2 oinarriko proba guztiak gainditu dituen izangai bakarra, eta ikusirik orobat 5.2.2. oinarrian aipaturiko Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa baliozkotu zaiola Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariaren 145/2007 Ebazpenaren bitartez, izangai horrek "Nafarroako Udaltzainendako Oinarrizko Ikastaroa, 2001-2002" gainditu zuelako (Nafarroako Segurtasun Eskolak eman baitzuen 2001eko irailaren 21etik 2002ko ekainaren 10era bitarte); horiek horrela, eta deialdiko 9.1. oinarrian ezarritakoarekin bat,

Ebatzi dut:

1. Onartzea Tafallako Udaleko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiaren izendapen proposamena eta, hortaz, Jesús M.ª Angos Jaso izendatzea Tafallako udaltzain, hura izan baita proba guztiak gainditu dituen izangai bakarra, eta Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa baliozkotu zaiolako Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariaren 145/2007 Ebazpenaren bitartez.

2. Izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean hartu beharko du izangai izendatuak karguaren jabetza; aldez aurretik, zin egin beharko du, edo hitz eman, Nafarroako Foru Araubidea begiratu eta defendatuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela eta karguko eginkizunak zintzo beteko dituela.

3. Beste lanpostua bete gabe uztea, beste inork ez dituelako deialdiko proba guztiak gainditu.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, baita Udaltzainen buruari ere, eta Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Zerbitzu Ekonomikoetako Alorrari, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari eta Langileen Departamentuari, behar diren ondorioetarako.

Tafallan, 2007ko azaroaren 13an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0717921