154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Arau Subsidarioetako aldaketa puntuala Atalaya alderdiko zenbait lurzatitan, planta fotovoltaiko bat paratzeko. Behin betiko onespena

Cortesko Udalak, 2007ko azaroaren 19ko osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen behin betikoz onestea Cortesko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala Cortesko 10. poligonoko 6009, 6010, 6011, 6019, 6020, 6021, 6022, 6023, 6024, 6025 eta 6026. lurzatietan (Atalaya alderdia), Tudela Solar, S.L. elkarteak sustatua, planta fotovoltaiko bat paratzeko aipatu lurzati horietan. Testua osorik argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 81.1 artikuluei jarraikiz.

Cortesen, 2007ko azaroaren 27an.-Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

ONETSITAKO ARAUDIA

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamenduak lurzoru urbanizaezineko kategoria eta azpikategoriak babesteko araubideari dagokionez indarra hartzen ez duen bitartean, aldi baterako araubide bat ezarri da esleituriko kategoria berrirako, ondoko babes araubidea izanen duena:

GORDE BEHARREKO LURZORU URBANIZAEZINAREN ARAUBIDEA, USTIAPEN NATURALERAKO BALIO ERTAINA DUELAKO

Eraikuntzaz kanpoko erabilerak

a) Erabilera baimenduak.

1.-Egur aprobetxamendua.

2.-Matarrasa.

3.-Eraikuntzaz kanpoko erabilerak kirol, aisia eta turismo jarduerei lotuak, azpikategoria bereko lurzoruetan.

b) Erabilera baimengarriak.

1.-Zapaldak eta terrazak egitea

2.-Pista edo bide berriak irekitzea.

3.-Lurrak mugitzea, oro har.

4.-Landaretza erretzea.

5.-Meategiak ustiatzea.

6.-Harrobiak, harriak, agregakinak, mineralak, gordinkiak eta hareak ateratzea.

Eraikuntzako erabilerak

a) Erabilera baimengarriak.

1.-Harri-lubetak.

2.-Interes publikoko azpiegitura, ekipamendu eta dotazioak, eta haien instalazio nahiz eraikuntza osagarriak.

3.-Interes partikularreko instalazio nahiz harguneak kokatzeko eraikuntzak, eta haien osagarriak.

4.-Abeltzaintza estentsiboko lanak laguntzeko erakin eta instalazioak.

5.-Abeltzaintzako ustiategiak, abeltegiak.

6.-Arrain-haztegiak.

7.-Nekazaritza eta baratzezaintza lanak laguntzeko eraikuntza eta instalazioak.

8.-Nekazaritzako biltegiak.

9.-Mintegiak eta berotegiak.

10.-Dolareak, ardandegiak eta bestelakoak, inguruko lurretako produkzioari lotuak.

11.-Eguzki-energia, haize-energia eta energia hidroelektrikoa sortzeko eraikuntza eta instalazioak.

12.-Jarduera ekonomikoetarako nabeak.

13.-Jarduera ekonomikoei loturiko bestelako eraikuntzak.

14.-Publizitate finkoa paratzeko instalazioak.

15.-Jardueraren bati loturiko etxebizitza lurzoru urbanizaezinean.

b) Behin-behinekoz baimentzen ahal diren erabilerak.

1.-Behin-behineko eraikuntza nahiz instalazioak herri lanak gauzatu, mantentze lanak egin eta lan horiei zerbitzu emateko.

Iragarkiaren kodea: L0718218