154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko azaroaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Aldaketak ehuneko 2,1 igotzen ditu tasak (KPI).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa, behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten.

Donezteben, 2007ko azaroaren 20an.-Mankomunitateko burua, Mikel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0718053