154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

URROTZ HIRIA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Urrotz Hiriko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Urrotz Hiriko Udalak, 2007ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkondu gabeko bikote egonkorren Urrotz Hiriko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Urrotz Hirian, 2007ko azaroaren 13an.-Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L0718016