154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITAKO ETA VILLAFRANCAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Cadreitako eta Villafrancako Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2007ko azaroaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Cadreitan, 2007ko azaroaren 19an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0717979