154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESPARTZA ZARAITZU

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2008 urterako

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2007ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek finkatu zituen 2008ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,283 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,03 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikin, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %2,6 izanen da.

5. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatzea (zerga-oinarria) eta %12 oinarriari aplikatzeko zerga-tasarako, Lege beraren 176. artikuluarekin bat.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zabor bilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Uraren tasa: kuota finkoa, 30 euro; kontsumitutako metro kubikoa, 0,40 euro.

9. Ehortzi, lurretik atera eta/edo Espartzako Udalean erroldatu gabeko pertsonen gorpuzkinak udal hilerrira eramateagatik, 72,95 euro.

10. Saneamenduko saria: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena.

11. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

12. Jendaurrean egoteari buruzko arauak beteko dira, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean.

Erabakiaren kontra ondoko errekurtso hauetako edozein para daiteke:

1.-Honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hautara eta hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3.-Bi hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Espartza-Zaraitzun, 2007ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0717917