154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Aldaketa xehakatua Cascanteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, UER-4 unitateari dagokionez eta Promociones Urbanas de Navarra, S.L.k sustaturik. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2007ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Cascanteko Promociones Urbanas de Navarra, S.L.k Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean eta UER-4 unitateari dagokionez sustatu duen aldaketa xehakatua, Manuel Blasco Blanco arkitektoak prestatu duen agiriari jarraikiz, EHAEOk 2007ko irailaren 12an ikus-onetsi baitzuen.

2. Delako aldaketa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bederen Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako batean argitaratuta.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Cascanten, 2007ko azaroaren 19an.-Alkate udalburua, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L0717913