154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

407/2007 FORU AGINDUA, azaroaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera partez aldatzen duena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Urriaren 20ko 11/2006 Foru Legearen bidez onetsitako 2007-2010 III Nafarroako estatistika plana gauzatzeak beharrezko egin zuen Estatistika Kontseilua prestakuntza handiko langileaz osatua izatea, zuzendari nagusi/kudeatzaile mailarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 5.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ordezkatzeko izendatutako Estatistika Kontseiluko kideak kargua utziko dute beren departamentuko kontseilariek kargua uzterakoan.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuko 3. artikuluak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari, Nafarroako Estatistika Institutuko lehendakaria baita, ahalmena ematen dio kideak aldatzeko, Batzordean ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, ukituriko Departamentuek proposaturik eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Estatistika Kontseilutik kide hauek kentzea:

-Doña Concepción Aranguren Alvarez.

-Don Angel Serrano Azcona.

-Don Fermín Villanueva Ferreras.

-Don Francisco Javier Sada Goñi.

-Don Jesús M.ª Odériz Echevarría.

-Don Andrés Eciolaza Carballo.

-Don Enrique Díaz Moreno.

-Don José Carlos Esparza Saez.

2. Kide berri hauek izendatzea:

-Cernin Martínez Yoldi, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko ordezkaria.

-M.ª Dolores Eguren Apesteguía, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko ordezkaria.

-Pedro Pegenaute Garde, Toki Administrazioko Departamentuko ordezkaria.

-Teresa Aranaz Jiménez, Hezkuntza Departamentuko ordezkaria.

-Enrique Martín de Marcos, Osasun Departamentuko ordezkaria.

-Susana Labiano Bastero, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko ordezkaria.

-Ignacio Guembe Cervera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko ordezkaria.

-Imelda Lorea Echávarren, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko ordezkaria.

-Loren Albeniz Ascorbe, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko ordezkaria.

2. artikulua. Foru agindu hau interesatuei jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2007ko azaroaren 27an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0718307