154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LONGIDA

Karga-tasak 2008

Longidako Udalak, 2007ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Karga-tasak:

1.1. 2008ko karga-tasak onestea, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko. Hona hemen:

.Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,216.

.Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,339.

.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

-Etxebizitzak zaharberritzeko, %2.

-Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo

moldatzea, %2,5.

-Etxebizitza berriak egiteko, %3.

-Bestelako eraikuntza, instalazio eta obrak egiteko: %3.

.Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

.Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: tasa, %14. Ehunekoa:

1.-1etik 5 urte bitarte: 3.

2.-10 urte bitarte: 2,8.

3.-15 urte bitarte: 2,7.

4.-20 urte bitarte: 2,7.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz ere, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2007ko azaroaren 12an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0717452