154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LONGIDA

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2007ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

2. Ordenantzetako tarifen aldaketa:

2.1. Hasiera batean onestea ondotik heldu diren ordenantzetako tarifen aldaketak, 2008ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko baitute. Hona hemen:

-Ur horniduraren tasak:

a) Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: 0,34 euro/m³ NILSAren kanona + BEZaren %7).

b) Ureztapena: 0,63 euro/m³ + BEZaren %7).

c) Industria: 0,68 euro/m³ + Nilsaren kanona + BEZaren %7). Hiruhilekoan 29 m³ bitarte, etxeetako tarifa aplikatuko da. Hiruhilekoan 30 m³-tik 79 m³ bitarte, ureztaketako tarifa aplikatuko da, eta hiruhilekoan 80 m³-tik goiti industriarako tarifa aplikatuko da.

d) Abeltzaintza: 0,34 euro/m³ + BEZaren %7).

e) Hornidurako hargunea paratzeagatik eta alta emateagatik: 196,44 euro.

f) Kontagailuaren alokairua: 2,17 euro/hiruhilekoa.

-Zabor bilketaren tasa: Etxebizitza: 150 euro urtean: jatetxea-hotela, 900 euro urtean.

2.2. Gainerako tasa fiskalak beren horretan mantenduko dira, joan den urtekoak izanen baitira.

-Estolderia eta arazketa zerbitzuengatik ordaindu beharreko tarifak: 12,71 euro/urtea.

-Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak:

1.-Artxiboko agirien ziurtagiriak: 3,09 euro.

2.-Artxiboko agirien fotokopiak:

-DIN-A4 tamainakoak: 0,15 euro.

-DIN-A3 tamainakoak: 0,30 euro.

3.-Artxiboko agirien fotokopia konpultsatuak: 0,61 euro.

4.-Planoen eta Udal Planeko eta ordenantzetako araudiaren kopiak:

-DIN-A4 tamainakoak: 0,06 euro.

-DIN-A3 tamainakoak: 0,12 euro.

-Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak:

-Kalez kaleko salmenta:

-Bestetako barrakak: 12,34 euro.

-Herriko jaietako ostatua: 185,16 euro.

-Obra hondakinak botatzeko tasa: ibilgailuak, 0 - 3.500 k bitarteko kargakoak: 5 euro/ibilgailua. ibilgailuak, 3.501etik 20.000 kilo bitarteko kargakoak: 15 euro/ibilgailua.

2.3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoari jarraituz tramitatuko da. Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia alegaziorik gabe iragaten bada, direlako aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Longidan, 2007ko azaroaren 12an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L0717451