154. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2007ko azaroaren 21eko 11:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: "Asociación Turística Tierras de Iranzu-ko lurrak". Elkarte horrek Abartzuzako, Lezaungo, Jaizko, Deierriko eta Gesalazko udalerrietan dihardu, eta aipatu eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Eduardo Lezaun Echalar jauna eta Susana Vera del Río andrea.

Aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2007ko azaroaren 23an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0718438