151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1774/2007 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia hein batean ebazten duena. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 6an emandako 1617/2006 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko hainbat zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 29 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostuok osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak, pabiloiko arduradun izatekoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetako burutzak dira.

Deialdia 2006ko abenduaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 145. zenbakian.

Merezimendu lehiaketa bukaturik eta aktak epaimahaiari igorri zaizkiolarik, bidezko da proba puntuaziorik altuenarekin gainditu duen izangaia izendatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Proba gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia sei urterako izendatzea deialdiaren xede den lanpostu honetan aritzeko:

-Corellako O.O.L.T.ko Erizaintza Unitateko burutza (66566 zenbakia) Jesús Jaime Jiménez Asenjori.

2. Interesdunak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Deialdiak Izapidatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 7an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0717380