151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1612/2007 EBAZPENA, urriaren 16koa, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak emana, "Viveros Elizalde" ENSa (696 NA) Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzea xedatzen duena.

Honako legezko xedapenekin bat: Eraldaketarako Nekazaritza Sozie- tateak arautzeko Estatutua onesten duen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretua; hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Agindua; Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketa- rako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretua; Eskualdatu- riko eginkizunak eta zerbitzuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari atxikitzeko otsailaren 7ko 40/1986 Foru Dekretua; eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretua.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezar- tzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aurkeztutako agirien edukia ontzat ematea eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietate hau Inskripzio Liburuan ezar dadila agintzea:

"Viveros Elizalde" (696 NA) Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea, erantzukizun mugatukoa, egoitza Zangozan duena.

Sozietatearen helburua: baratzeko landareak, barazkiak eta landare apaingarriak ekoitzi eta merkaturatzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Eraldaketarako Nekazaritza Sozieta- teen Erregistroari, interesdunari eta Estatuko Administrazioari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela, argi- tara eman eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko urriaren 16an.-Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0717316