151. ALDIZKARIA - 2007ko abenduaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

481/2007 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 289/2007 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 1. sektorearen "Gardachales" UI-9 unitatearen aldaketa eta UE-36-A unitatearen birmugaketa espedientea, Agrupación Gardachales sozietate zibilak sustaturik.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 30eko 289/2007 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 1. sektorearen "Gardachales" UI-9 unitatearen aldaketa eta UE-36-A unitatearen birmugaketa espedientea, Agrupación Gardachales sozietate zibilak sustaturik., baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren Testu Bategin bat aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 289/2007 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 1. sektorearen "Gardachales" UI-9 unitatearen aldaketa eta UE-36-A unitatearen birmugaketa espedientea, Agrupación Gardachales sozietate zibilak sustaturik. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazen hau igortzea Tuterako Udalari eta Agrupación Gardachales sozietate zibilaren ordezkaria den José María Arregui Alava jaunari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko azaroaren 16an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

289/2007 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 1. sektorearen, "Gardachales" UI-9 unitatearen aldaketa eta UE-36-A unitatearen birmugaketa espedientea behin betikoz onesten duena. Jose María Arregui Alava jaunak sustatua da, Agrupación Gardachales sozietate zibila ordezkatuz.

Tuterako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusirik, bidezkotzat jo da behin betiko onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 1. sektorearen, "Gardachales" UI-9 unitatearen aldaketa eta UE-36-A unitatearen birmugaketa espedientea behin betikoz onestea, Jose María Arregui Alava jaunak sustatua baita, Agrupación Gardachales sozietate zibila ordezkatuz.

-Urbanizazio proiektura gehitzen diren zaratari buruzko neurri zuzentzaileen garapena Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzura igorri beharko dira, Ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioa egiten duen Ingurumen zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 16ko 1031/2007 Ebazpenarekin bat.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aurkeztutako azken eranskineko aldaketa eta zuzenketak biltzen dituen testu bategina, behar bezala eginbidetutakoa, aurkeztu behar dela xedatzea.

3. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Tuterako Udalari eta Agrupación Gardachales sozietate zibilaren ordezkaria den José María Arregui Alava jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 30ean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0717857